politika

"Aterabide demokratikoa" aldarrikatuko dute abenduaren 10ean Baionan

Hainbat eragilek manifestazioa deitu dute ordurako. Gatazkaren "konponbide politiko, demokratiko eta baketsua" nahi dutela esan dute.

Jenofa Berhokoirigoin.
2011ko azaroaren 9a
15:09
Entzun

Euskal Herria: aterabide demokratikoa orain! lelopean manifestazioa egingo dute Baionan abenduaren 10ean. Gaur deitu dute ekimena hainbat eragilek Baionako Lan Burtsan: AB, Batasuna, Giza Eskubideen Liga, Anai Artea, Segi, Askatasuna, LAB, Solidaires, osasun arloko CFDT edota NPAk.

Gatazkaren "konponbide politiko, demokratiko eta baketsua" nahi dutela esan dute eta, "mugimendu zabal eta indartsua" lortzeko, beste eragile politiko, sozial eta sindikalengana joanen dira orain. Herritarren parte hartzea azpimarratu dute, "haiek bultzatu behar baitute prozesua".

Orain arte emandako pausoei Frantziari eta Espainiari "baikorki erantzuteko" eskatu diete.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.