euskal herria

Aterabide demokratikoaren alde jende anitz bildu da Baionan, Josu Esparza eta Aurore Martin tartean

Gatazka konpontzeko "konponbide politiko, demokratiko eta baketsu" baten alde engaiatzea eta pausoak emateko galdegin diote Frantziako Gobernuari manifestazioan. Jende anitz bildu da; Aitor Renteria BERRIAko kazetariak Berriketan.info sare sozialean azaldu duenez, antolatzaileen arabera 4.000 lagun inguru izan dira. Manifestazioaren argazki bilduma.

2011ko abenduaren 10a
18:25
Entzun

Aterabide demokratikoaren aldeko manifestazioa egin da gaur arratsaldean Baionan, eta antolatzaileen arabera 4.000 lagun inguruk parte hartu dute. Horien artean zeuden, iragarri bezala, Aurore Martin eta Josu Esparza, euroagindu eskaera onartuta duten bi lagunak. Frantziako Poliziak inguruko karrikak itxi ditu, baina istilurik ez da izan. Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia ere manifestazioan zen.

Antolatzaileek gatazkaren aterabide demokratikoa gauzatu dadin pausoak emateko eskatu diote Frantziako Gobernuari. Euskal Herriak bizi duen gatazkaren "konponbide politiko, demokratiko eta baketsu" baten alde engaiatzea exijitu diote Frantziako Gobernuari.

Azken egunetan zabalduz eta osatuz joan da babesa agertu duten eragileen zerrenda. Azkenak Aralar eta Europa Ekologia izan dira. Hogei eragilez gora ziren hitzorduarekin bat egin dutenak, eta sostengua abertzale eremutik haratagokoa izan da. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.