Atez atekoa jartzea aztertzen ari dira Iruñean
IRUÑEA.Iruñeko alde zaharrean atez ateko sistema martxan jartzea aztertzen ari da Iruñerriko mankomunitatea. Alde zaharreko 16.000 herritarrei ezarriko liekete sistema berria, baina borondatezkoa litzateke, eta zabor organikoa bakarrik bilduko lukete atez ate. Europako legedia dela-eta ari da mankomunitatea pentsatzen neurri hori hartu edo ez. Izan ere, Europako legediaren arabera, zortzi urte baino lehen bio-hondakinen %50 bereizi beharko dira; 2011n, Iruñerrian, %16 soilik bereizi zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu