Atez atekoa probatzen hasiko dira Berrizen
BERRIZ. Hilabete honetan bertan hondakinen atez ateko bilketa egiten hasiko daBerrizko Udala (Bizkaia). Proba gisa egingo du, eta parte hartzea borondatezkoa da. Oraingoz 50 familiak eman dute izena. Berrizko Udalaren xedea da 26.000 kilo zabor organiko biltzea urtean. Oraindik ez dute zehaztu bilketaren egutegia eta ordutegia. EAJk agintzen du Berrizen. Gipuzkoan bilketa modu horren aurka azaldu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu