Hondakinak

Atez atekoarekin hasi dira Sakanako zortzi herritan

Uharte Arakilek, Lakuntzak, Arbizuk, Iturmendik, Bakaikuk, Urdiainek, Olatzagutiak eta Etxarri Aranatzek ekin diote bilketa sistema horri.

Berria.info
2013ko uztailaren 8a
18:27
Entzun

Hondakinak atez ate biltzen hasi dira Nafarroako Sakana eskualdeko zortzi herri: Uharte Arakil, Lakuntza, Arbizu, Iturmendi, Bakaiku, Urdiain eta Olatzagutia. Arakilen, Irañetan, Arruazun, Ergoienan eta Ziordian, berriz, eredu mixto bat ezarri dute. Papera, kartoia, ontziak eta errefusa biltzeko edukiontziak jarri dituzte larrialdi guneetan. Organikoa, berriz, tokian tratatuko dute, etxeko edo auzoko konpostaren bidez.

Nafarroan sistema hori ezarri duten lehen herriak dira. "Sortu diren eztabaida eta arazoen gainetik, ziur gaude herritarrak arro egongo direla eman duten pausuagatik. Espero dugu eredu izatea beste mankomunitate eta herrientzat", adierazi du Aitor Karasatorrek, mankomunitateko lehendakariak. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.