Selekzioa

Athleticeko eta Realeko jokalariak gehiengo dira Euskal Selekzioaren deialdian

2011ko abenduaren 22a
18:54
Entzun

Mikel Etxarrik eta Jose Mari Amorrortuk eman dute hilaren 28an San Mamesen Tunisiaren aurka Euskal Selekzioarekin ariko diren jokalarien zerrenda. Athleticeko eta Realeko jokalariak dira gehiengo: 22tik hamasei. Honakoa da deialdia: atezainak, Athleticeko Gorka Iraizoz eta Osasunako Asier Riesgo; atzelariak, Athleticeko Andoni Iraola, Fernando Amorebieta, Mikel San Jose eta Jon Aurtenetxe; eta Realeko Mikel Gonzalez, Carlos Martinez eta Iñigo Martinez; erdilariak, Athleticeko Ander Iturraspe, Markel Susaeta eta Igor Gabilondo, Realeko Mikel Aranburu, Xabi Prieto eta David Zurutuza, Granadako Mikel Rico, Levanteko Jose Javier Barkero, Betiseko Beñat Etxebarria, Real Madrileko Xabi Alonso eta Tolosako Pantxi Sirieix; aurrelariak, Athleticeko Gaizka Toquero eta Realeko Imanol Agirretxe. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.