ERABAKITZEKO ESKUBIDEA

Atlantikoaren bi aldeak, Gure Esku Dago-ren jostorratzak ehunduta

'Buenos Aires Celebra' festan lekua izan zuen astelehenean Gure Esku Dago erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak. [Youtube]https://youtu.be/V8olhACh2GU[/Youtube]

2015eko maiatzaren 12a
16:35
Entzun

Apirilaren 25an izan zen Gure Esku Dago dinamikak antolatutako Joste Eguna, eta dozenaka herritan aritu ziren ekainaren 21ean hiriburuetan elkartuko diren oihal zatiak prestatzen. Euskal Herritik kanpo, ordea, ari dira zeregin horretan ere.

Horren isla da Buenos Aires. Urtero egiten dute Argentinako hiriburuan Buenos Aires Celebra jaialdia, eta giza katea osatu zuten iaz, erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak ekainaren 8an egin zuenaren aitzindari gisa. Aurten, euskal etxe ugarik Gure Esku Dago-ren lan talde bat osatu dute, eta oihalak biltzen aritu ziren astelehenean; tartean, baita Uruguaiko euskal etxeetako oihalak ere.

Jostunak, herriz herri

Ekainaren 21erako prestatu ditu Gure Esku Dago-k ekitaldi nagusiak Gasteiz, Bilbo, Iruñe eta Donostian, baina ordura bitartean, aurrera jarraitzen du herriz herriko dinamikak. Asteon, esaterako, Jostunak dokumentala ikusgai izango da asteazkenean Irunen eta ostiralean Araitz-Betelun; datorren astean, berriz, Baionan eta Pausun prestatu dituzte emanaldiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.