Atristainek eta Besancek egia esan zuten ikertzeko eskatu du epaileak

Inkomunikazio garaian Guardia Zibilari Venezuelari buruz esandakoak egia diren ikertuko du Poliziak

Erredakzioa
Donostia
2010eko azaroaren 18a
00:00
Entzun
Eloy Velasco Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Espainiako Poliziari agindu dio Xabier Atristainek eta Juan Carlos Besancek inkomunikazio aldian esandakoak egiazkoak diren edo ez ikertzeko. Guardia Zibilaren esku inkomunikatuta zeudenean, Venezuelan armak erabiltzeko ikastaroa jaso zutela esan zuten ustezko bi etakideek, epaileak autoan jaso eta hainbat berri agentziakzabaldu zutenez. Ikastaro hura Arturo Cubillasen eskutik jaso zutela ere jaso zuten.

Ikastaro horiek jaso zituztela esateko frogarik dagoen edo ez jakin nahi du epaileak, eta hala izatekotan, bi lagunek zein egunetan egin zuten bidaia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.