'Atutxa auzia'

Atutxa: "Atzokoa demokraziaren garaipena izan zen"

Eusko Legebiltzarreko lehendakari ohia gustura azaldu da gaur EAEko Auzitegi Nagusiak bera eta berarekin batera SA ez desegiteagatik epaitu zituzten Gorka Knör eta Kontxi Bilbao absolbitu egin dituelako. Atutxaren iritzian orain "atzokoa demokraziaren garaipena izan da". Manos Limpiasek helegitea jarri duen arren, oso zaila ikusten du epaiak atzera buelta izatea. Azpimarratu duenez epaiak argi utzi du "auzitegiek ezin dutela legebiltzarreko jardueran sartu".

2005eko azaroaren 9a
16:39
Entzun
EAJko alderdikide eta buruzagitzaren babesean azaldu da Juan Maria Atutxa gaur prentsaurrekoan. Gustura azaldu da Atutxa.

Atutxaren iritzian, auziak bete betean eman du auziaren gakoan. Izan ere, bere iritzian oinarrian zegoena ez zen Espainiako Auzitegi Gorenak emandako agindua bete zen edo ez, baizik eta auzitegi horren Eusko Legebiltzarreko jardueran "sartzeko" zilegitasunik duenentz zen gakoa, botere banaketarengatik. Atutxaren irudiko, garbi geratu da ezetz.

Atutxak ohartarazi du, gorrotatu ez duela inor egingo, baina ondo akordatuko dela gauzekin: "Memoria daukagu, ez dugu gauza asko erraz ahaztuko. Suertea daukagu, inoiz gure barruan ez delako erne gorrotorik"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.