Atutxa auzia daraman Nekane Bolado epaileak Juan Maria Atutxa, Gorka Knörr eta Kontxi Bilbaoren aurkako ahozko epaiketa hasteko agindu zuen atzo. Epaiketa noiz izango den ez du zehaztu, baina hamar egun eman dizkie akusatuei defentsa idazkia aurkez dezaten. Sozialista Abertzaleak taldea desegiteari uko egiteagatik, desobedientzia delitua leporatzen die epaileak Eusko Legebiltzarreko presidente eta mahaikideei. Manos Limpias elkarteak bi urteko inhabilitazioa eta 180.000na euroko isuna eskatu du akusatuentzat.
Gorka Knörren aburuz, ahozko epaiketa ireki izanak«prozesu lotsagarri» bati amaiera ematen dio. Auzia bera «PPren menpeko justiziaren eraso» bat izan dela kritikatu du mahaikideak.
EUSKO LEGEBILTZARRA
'Atutxa auziaren' ahozko epaiketa irekitzeko agindu du epaileak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu