Legebiltzarreko lehendakari Juan Maria Atutxak esan duenez, bere ustez, "indarkeria historiara pasako den" aldi bat iritsiko da. "Aro berri batean gaude" esan du, eta gaineratu duenez, "lehentasuna indarkeriarekin amaitzea da, eta denok aukera berdinak edukitzea"."ETAren eta Espainiako Gobernuaren artean nolabaiteko hartu emana balego, txalotu" egingo lukeela jakinarazi du.
Jaurlaritzako Justizia Sailburu Joseba Azkarragak ere ildo beretik hitz egin du. Hark esan duenez, atzo argitaratutako ETAren agiriaren ondoren, beste agiri bat etorri daiteke, eta han, "armak uzteko erabakiaren berri" ematea nahiko lukeela azpimarratu du. "Elementu berriak" daudela dio, eta "agertoki politikoan mugimenduak" daudela.
Aralarrek, bestalde, prentsaurreko eman du gaur, eta hango bozeramaile Patxi Zabaletak"Estatuari begiratzeari utzi", eta "atzera bueltarik gabeko" su-etena emateko eskatu dio ETAri. Aralarrekoen ustetan ere, "bake prozesu baten bezperetan" gaude. Tregoa behar da Aralarren iritzian, "negoziaketa prozesuan denek aukera berdinak" edukitzeko, eta "elkarrizketa prozesu bat hastearen kontra daudenek aitzakiarik izan ez dezaten".
Politika
Atutxa eta Azkarragaren iritzian garai berri bat abiatu da
Eusko Legebiltzarreko lehendakari Juan Maria Atutxak (EAJ) esan duenez, bere iritziz "aro berri bat" abiatu da. ETB 2n egin dioten elkarrizketan azpimarratu duenez, "Indarkeria historiara pasako den" garaia dator. Jaurlaritzako Justizia Sailburu Joseba Azkarragak (EA) ere hitzegin du, eta esan duenez, "agertoki politikoan mugimenduak" eta "elementu berriak" daudela iritzi dio. Aralarrek berriz, "Estatuari begiratzeari utzi", eta "atzera bueltarik gabeko" su-etena emateko eskatu dio ETAri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu