Hiru parlamentarioen prokuradoreek gaur jaso dute zitazioa, eta hiruei komunikatu diete berria hitzez. Juan Maria Atutxak (EAJ) hamarretan joan beharko du deklaratzera, Gorka Knorrek (EA) hamaiketan eta Kontxi Bilbaok (EB-IU) hamabietan.
Hiru parlamentarioen aurka kereila bat jarri dute ustezko desobedientzia delitu bat leporatuta, Espainiako Auzitegi Gorenak SA talde parlamentarioa desegiteko emandako autoa ez betetzegatik.
Batasunaren ilegalizazioa
Atutxa, Knorr eta Bilbaok abenduaren 3an deklaratuko dute EAEKo Justizia Auzitegi Nagusian
Juan Maria Atutxa Eusko Legebiltzarreko presidenteak , Gorka Knorr Legebiltzarreko Mahaiko lehendakariordeak eta Kontxi Bilbao Legebiltzarreko Mahaiko idazkariak abenduaren 3an deklaratuko dute Euskal Autonomi Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean Sozialista Abertzaleak talde parlamentarioa desegitea ukatu zirelako, EB-IUren iturriek jakinarazi dutenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu