'Atutxa auzia'

Atutxa, Knörr eta Bilbao absolbitu egin ditu EAEko Auzitegi Nagusiak

Iragan legegintzaldian Eusko Legebiltzarreko Mahaiko kide ziren Juan Mari Atutxak (EAJ), Gorka Knörrek (EA) eta Kontxi Bilbaok (EB) ez zutela desobedientzia deliturik egin erabaki du EAEko Auzitegi Nagusiak. SA Sozialista Abertzaleak taldea desegiteari uko egin zioten orduan Mahaiko presidente zen Atutxak, presidenteorde Knörrek eta bigarren idazkari Bilbaok. Eusko Legebiltzarreko arautegiaren arabera ezin zela SA desegin argudiatu zuten. Auzibide luze eta gorabeheratsuaren ostean, EAEko Auzitegi Nagusiak absolbitu egin ditu. Manos Limpiasek helegitea jarriko duela iragarri du.

2005eko azaroaren 8a
18:11
Entzun
Espainiako Manos Limpias funtzionario elkarteak ezarritako salaketak abiatu zuen Atutxa, Knörr eta Bilbaoren aurkako auzia. Espainiako Auzitegi Gorenak agindutakoari, SA desegiteari, nahita uko egite egozten zieten, eta, beraz, desobedientzia delitua.

Auzibide luze eta gorabeheratsuaren ostean, urriaren 26an hasi zen ahozko epaiketa eta hiru egun iraun zuen. EAEko Auzitegi Nagusiak gaur eman du epaia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.