'Efe' albiste agentziak egindako elkarrizketa batean egin ditu adierazpen horiek Atutxak. Datorren abenduan, proposamena Eusko Legebiltzarrean bozkatzen denean, Ibarretxeren Planak aurrera egingo duenik ez duela espero esan du; izan ere, ez du uste ez PSE-EEk, ez SAk Ibarretxeren Planaren alde bozkatuko dutenik.
Hala ere, epe luzeagoan Estatutu proposamena aurrera aterako den itxaropen handia duela nabarmendu du. "Prozesu geraezina da. Urtebete, edo bi edo zazpi pasako dira, baina azkenean herriaren borondatea inposatu egiten da", agertu du.
Ildo horretatik, datorren udaberrian, Legebiltzarrerako hauteskundeak egiten direnean, herriarrek Ibarretxeren Planaren inguruko iritzi emango dutela adirazi du Atutxak; hau da, proposamen horren aldeko alderdiak babestuz edo baztertuz. Hauteskundeetan ez ezik, herri galdeketaren bidez ere EAEko biztanleek iritzia eman ahal izango dutela azpimarratu du Legebiltzarreko presidenteak. "Espainiako Kongresuak herri galdeketari baiezkoa ematen badio jurisikoki loteslea izango da, ematen ez badio ez, ez da loteslea izango, baina herritarrek iritzia emango dute".
Jaurlaritzaren Estatutu proposamena
Atutxak ez du uste Ibarretxeren Plana epe laburrean onartuko denik
Juan Mari Atutxa Eusko Legebiltzarreko presidenteak ez du uste Jaurlaritzaren Estatutu proposamenak ( Ibarretxeren Plana ere esaten zaio) PSE-EEren eta SA Sozialista Abertzaleak taldearen babesa jasoko duenik; beraz, ez du espero proposamena epe laburrean aurrera ateratzea. Hala ere, Estatutu proposamenaren ingurukoa "prozesu geraezina" dela iritzi dio, eta, azkenean, beteko dela azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu