Batasunaren ilegalizazioa
Atutxak hitza eman dio SAko Jon Salaberriari, PPren protesten aurrean
Eusko Legebiltzarreko presidente Juan Mari Atutxak hitza eman dio gaurko bilkuran Sozialista Abertzaleak taldeko Jon Salaberriari. PPko bozeramaile Leopoldo Barredak protesta egin du "osoko bilkuran talde parlamentario hori egotea ez datorrela zuzenbidearekin bat" esanez.
Leopoldo Barreda PPko parlamentarioak Eusko Legebiltzarrak Espainiako Auzitegi Gorenak SA taldearen desegitearen aurka jarritako helegite guztiak atzera bota dituztela gogoratu dio Atutxari, baina Legebiltzarreko presidenteak muzin egin dio protesta horri eta hitza eman dio Jon Salaberriari, Legebiltzarrean ez dagoela desegindako talderik erantzunez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu