Espainiako Fiskal Nagusi Conde-Punpidok Nekane Bolado epaileri Jesus Cardenal Espainiako Fiskal Nagusi ohiak egindako txostena bidaltzea erabaki du. Batasuna baliogabetzeak ez duela talde parlamentarioa bere baitan hartzen jasotzen du Cardenalek txosten horretan.
Espainiako fiskaltzak irizpidea aldatu zuen gero, baina, eta Atutxaren nahiz beste hiru legebiltzarkideren defentsak txosten horren berri eman arren, EAEko Auzitegi Goreneko fiskalak txosten hori egiazkoa zen edo ez duda egin zuen. Orain, ordea, txostena "ofiziala dela ezin da ukatu" Atutxaren iritzian.
Beraz, txostenaren edukiari erreparatuz, Joseba Egibarren (EAJ), Rafael Larreinaren (EA), eta Antton Morcilloren (SA) kontrako kereila "berehara" artxibatuko dutela uste du.
Legebiltzarkideen kontrako auzia
Atutxak uste du legebiltzarkideen kontrako kereila "berehala" artxibatu beharko litzatekeela
Legebiltzarreko lehendakari Juan Maria Atutxak uste du Legebiltzarkideen kontrako auzia artxibatu egin beharko litzatekeela, "segituan". Izan ere, Espainiako Fiskal Nagusi ohi Jesus Cardenalek egindako txosten batean jasota dagoenez Batasuna baliogabetzeak ez du talde parlamentarioa bere baitan hartzen. Beraz, Atutxaren beraren eta beste hiru legebiltzarkideren kontra jarritako kereilak ez du zentzurik Legebiltzarreko lehendakariaren iritzian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu