EBren bozeramaileak esan du legegintzaldi honetarako Eusko Legebiltzarraren helburu nagusia bakea eta normalizazio politikoa lortzeko bidea jartzea dela, baina xede hori nekez lortuko dela PSEk, PPk eta EHAK-k orain arte agertu duten jokabideari eutsiz gero. "PPk, PSEk eta EHAK-k betoa eta bazterketa hartzen badute beren ikur gisa, nekez helduko diegu lehentasun diren gai horiei. Izan ere, jarrera horiekin gaitza izango zaigu benetako normalizazio eta bake prozesu bati heltzea, horretarako elkarriketarako gaitasun eta malgutasun dosi handiak behar baitira", adierazi du Aranak Bilbon eman duen prentsaurrekoan.
EBrentzako Atutxa Eusko Legebiltzarreko presidente izateko hautagai aproposa dela azpimarratu du Aranak: "Demokrazia eta askatasuna defendatzeagatik hiltzeko mehatxua egin dioten pertsona bat da, eta Legebiltzarraren autonomia defenditzeagatik benetako gurutzbide judiziala bizitzen ari dena".
Nolanahi ere, PSEk, PPk eta EHAK-k bereari eusten badiote, azkenean, EAJk hautagaia aldatu beharko duela iritzi dio Aranak.
Eusko Legebiltzarraren eraketa
"Atutxaren aurkako betoak" jarraitzekotan hautagaia aldatzeko eskatu dio EAJri EBk ere
Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren eraketan PSEk, PPk eta EHAK-k hartu duten jarrera gogor kritikatu du Mikel Arana EBren bozeramaileak. Aranaren arabera, hiru alderdi horiek "betoa" ezarri diote EAJren hautagai Juan Mari Atutxari, eta, gainera, jarrera hori "mendekua" dela nabarmendu du. Nolanahi ere, sozialistek, PPk eta EHAK-k berean segitzen badute, jeltzaleek hautagaia aldatu beharko dutela uste du Aranak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu