Atxagak dio krisialdiak «elkarbizitzan» irakatsi diola euskal gizarteari

Erredakzioa
2011ko abuztuaren 23a
00:00
Entzun
«Euskadin arazo erraldoiak izan ditugu: biolentzia, heriotzak... eta horrek guztiak etengabeko krisialdi egoera ekarri du. Denborarekin, baina, krisialdiak bizitzen eta elkarrekin bizitzen irakatsi dio euskal gizarteari». Hitz horiek esan zituen atzo Bernando Atxaga idazleak Euskal Herriko Unibertsitateko udako ikastaroetan, Utopiak eta beste zenbait amets izenburuko ikastaroa eskaini baino lehenago.

Horri loturik, herritartasun balioetan oinarritutako Euskal Hiria kontzeptuaren defentsa egin zuen Atxagak. Haren esanetan, bestelako gizarte eredu bat proposatzen duen «utopia» da hori, non lehentasuna herritarren arteko kooperazioa eta elkarbizitza lortzea den.

Utopiaren kontzeptua jorratzeko asmoz, Atxagak zuzendutako ikastaroan hainbat politikarik eta adituk parte hartu zuten atzo; tartean ziren Jose Angel Cuerda, Ramon Etxezarreta eta Joxe Arregi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.