Atxikiak sistematikoki ez biluzteko eskatu dio arartekoak Poliziari

2011ko azaroaren 4a
00:00
Entzun
Euskal Autonomia Erkidegoko ararteko Iñigo Lamarcak hainbat gomendio egin dizkie Poliziaren indarrei, giza eskubideen urraketak saihestu daitezen. Horien artean, eskatu die ez ditzatela atxilotuak «sistematikoki» biluz, eta oroitarazi die neurri hori salbuespen kasuetan hartu beharrekoa dela. Lamarcak gaineratu du halako neurriak behar bezala justifikatu behar direla eta horretarako ezin direla erabili «segurtasun arrazoiak» eta gisako «azaleko» formulak.

Horrez gain, indarraren erabilerak «azken baliabidea» izan behar duela adierazi du Lamarcak, eta erantsi du poliziek gatazken bitartekaritzarako tekniken gaineko ezagutzak izan behar dituztela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.