Atxikimendu gehiago lortu ditu Ventura Tomeren askatasuna aldarrikatuko duen manifestazioak

2014ko ekainaren 20a
18:11
Entzun

Manifestazioa egingo dute bihar, Iruñean, arratsaldeko bostetan, Ventura Tome tafallako presoa eta larriki eri dauden preso guztiak aska ditzatela aldarrikatzeko.

Antolatzaileek jakinarazi dutenaren arabera, atxikimendu gehiago lortu ditu: CGT, ESK, LAB eta ELA sindikatuetako kideek eramango dute pankarta, herri mugimenduko elkarteekin batera —Nafarroako Osasun Plataforma, kasurako—.

Herri mugimendu eta sindikatuekin batera,Ezkerrak iragarri du manifestaldian parte hartuko duela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.