Atxiloketak Sorturentzat albiste ona izan beharko luketela dio Miguel Buenek

2011ko martxoaren 1a
14:01
Entzun
Miguel Buen PSE-EEko Gipuzkoako Aldundirako hautagaiak esan du gaurko lau atxiloketa albiste ona dela demokratentzat, eta Sorturentzat ere ona izan beharko lukeela. Ohar bat bidali du Buenek: "Jakinik publikoki ez direla atxiloketengatik poztuko, ezker abertzale berriari azpimarratu nahi diot euskal gizartearen aurrean sinesgarritasuna irabazi behar dutela, sistema demokratikora baldintzarik gabe konektatzeko borondate erabatekoa dutela erakusten duten ekintza nabarmenekin". Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak ere esan du Sortuk "aukera paregabea" duela ETArekiko bere jarrera zein den erakusteko.

Josu Erkoreka EAJko bozeramaileak atxiloketak albiste ona direla esan du. “Atxilotutakoak inplikatzen dituzten arma asko eta dokumentazioa atzeman dute, beraz, ezin da positiboki baloratu besterik egin”, esan du. Hala ere, atxiloketak eta Sorturen legalizazioa bereizi nahi izan ditu berak, Buenek ez bezala, eta legalizazioa legearen arabera erabaki behar dela esan du Erkorekak, “eta ez horrelako operazio baten arabera”. Gainera, atxilotuek armak izatea eta su-etenean egotea ez direla baterazinak adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.