Polizia operazioa

Atxilotuak askatzeko eskatu dute Gernikako Akordioko eragileek

Atxilotuen tratuaz eta egoeraz kezkatuta, inkomunikazioa eten eta epailearen aurretik pasatzeko eskatu dute

Gernikako Akordioaren sinatzaileetako batzuk, atzo. LUIS JAUREGIALTZO / ARP.
Bilbo
2010eko abenduaren 17a
00:00
Entzun
Gernikako Akordioa sinatu zuten alderdi politikoek, sindikatuak eta eragile sozialek Auzitegi Nazionalak Gazte Independentisten aurka eginiko polizia operazioa salatu dute. Atxilotuei, senideei eta lagunei elkartasuna helarazi diete. Eta gazte independentista guztiei,adorea.

Akordioaren sinatzaileen arabera,«ulergaitza» da egungo egoera politikoan halakorik gertatzea.Ainhoa Larrabe EHBEko kidearen hitzetan, «bake eta irtenbide demokratikoaren prozesua trabatu eta geldiarazi nahi duEspainiako Estatuak».

Horregatik, oinarrizko eskubide zibil eta politikoen urraketa, ideia politikoen kriminalizazioa, ilegalizazioak, torturak, atxiloketak eta espetxeratzeak etetea eskatu diote Espainiako Gobernuari. «Gernikako Akordioa izenpetu dugun eragile guztiok Espainiako Gobernuak ere bide politiko eta demokratikoen aldeko hautua behingoz egitea nahi dugu».

Atxilotuen egoeraz kezka azaldu dute: «Inkomunikazio aldian tratu txarrak jasan ditzakete. Egun tortura arriskua izatea bera oso larria iruditzen zaigu». Haatik, inkomunikazio egoera eten eta atxilotuak epailearen aurrera berehala eramateko eskatu dute.

Atzo abiaturiko operazioa txalogarritzat jo dute PSN eta UPNek. Roberto Jimenez PSNko idazkariaren iritziz, «atsedenik hartu gabe» ikertu, atxilotu eta epaitu beharko lituzkete legez kanpo utzitako erakundeetako kideak.Txentxo Jimenez Nafarroako Aralarreko koordinatzaileak dio Batasunak bide politiko eta baketsuetatik lanean diharduen arren Espainiako Gobernua «Segirekin pasatu» dela. EAren hitzetan «hasitako bidea oztopatu nahi dute, baina ez dute lortuko». EA, Aralar eta Lokarriren ustez, bakea lortzeko oztopoada gazteak eta abokatuak atxilotzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.