Atxilotuei inkomunikazioa kentzeko eskatu dute hamaika mobilizaziotan

Elkarretaratzea egingo dute gaur 11:30ean Arriagako atarian; atxilotuen senideak han izango dira

Erredakzioa
2010eko urriaren 24a
00:00
Entzun
Segi gazte erakundean aritzea egotzita, hamalau gazte atxilotu zituen herenegun Espainiako Poliziak. Inkomunikatuta daude, eta familiakoek ez dakite ezer haien egoerari buruz. Berri agentzien arabera, atzo eguerdian Madrilko Canillas auzoko polizia etxean zeuden atxilotuak. Datozen eramango dituzte epailearengana; noiz, ordea, ez dute argitu.

Bien bitartean, hamalau gazteak inkomunikazio egoeratik ateratzeko eskatzeko hamaika mobilizazio egin dituzte Euskal Herrian. Herenegun, 600dik gora lagunek manifestazioa egin zuten Getxon. Atzo eguerdian, agerraldia egin zuten Zumaiako gazte batzuek, Gaztetxearen miaketa gaitzesteko; eta arratsaldean, Azpeitian, Elgoibarren eta Bilbon egindako manifestazioetan ehunka lagunek parte hartu zuten. Gaur, berriz, 11:30ean agerraldi jendetsua egitekoak dira Bilboko Arriaga Antzokiko atarian. Agerraldian atxilotuen senide eta hurbilekoek hartuko dute hitza, eta hamalau gazteak aske uzteko eskatuko dute. 200dik gora lagun biltzea espero dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.