Atxilotutako pertsonen eskubideak babesteko EAJk, Aralarrek, EAk eta EBk aurkeztutako proposamenaren aurkako iritzia eman du Eusko Jaurlaritzak. Lau alderdi horiek PKL Prozedura Kriminalerako Legea aldatzeko lege proposamena aurkeztu zuten iaz Eusko Legebiltzarrean -gehiengo osoaren babesa jaso zuten orduan-. Eusko Jaurlaritzak, baina, proposamenaren aurkako iritzia eman du.
Lege proposamen horren bitartez, lau alderdiek eskaera egin nahi zioten Espainiako Gobernuari PKL aldatzeko -Espainiako Gobernuari dagokio legea aldatzeko prozedura abiatzea-. Eskaera hori egiteko, Eusko Legebiltzarraren gehiengoarekin batera , beharrezkoa da Eusko Jaurlaritzaren oniritzia. Gobernu sozialistak argudiatu duenez, atxilotutako pertsonen giza eskubideak bermatuak daude PKLko 520. artikuluan: «Ahalik eta kalte gutxien egingo zaio atxilotuari edo presoari bere pertsona, izen on eta ondarean», dio legeak.
Proposamena aurkeztu duten lau alderdiek, aste honetan bertan Amnesty Internationalek aurkeztutako txostena izan dute hizpide. AIrekin bat eginez, «inkomunikazio eta zigorgabetasun guneak» amaitzeko baliabideak exijitu dituzte lau alderdiek.
Atxilotuen eskubideak «bermatuak» daudela dio Jaurlaritzak
Eusko Legebiltzarrak iaz onartutako proposamenaren aurkako iritzia eman du gobernu sozialistak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu