Atxilotuen inkomunikazio aldia grabatzea erabaki du Garzonek

«Terrorismo delituagatik» atxilotutako guztiei eragingo die hemendik aurrera neurri horrek

AGENTZIAK MADRIL
2006ko abenduaren 14a
00:00
Entzun
Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak erabaki du hemendik aurrera kameraz grabatuko direla polizia etxeetan inkomunikatuta dauden atxilotuen egonaldiak. «Terrorismo» delituagatik atxilotutako guztiei eragingo die neurri horrek, Auzitegi Nazionaleko zenbait iturrik atzo zabaldutakoaren arabera. Garzon epaileak atzo hartu zuen aurrenekoz neurri hori, Ceutan (Espainia) «terrorismo islamiarrarekin» zerikusia duten hamaika atxilotuen egonaldia grabatzeko agindu baitzuen.

Erabaki horren berri eman zuen Auzitegi Nazionaleko instrukzio epaileak, atzo, auto baten bidez. Bertan adierazi du neurri horihartzea nazioarteko gomendioak aintzat hartuta erabaki duela, eta bere helburua dela «inkomunikazio aldian dauden atxilotuen giza eskubideen errespetua bermatzea».



MEDIKUAK ETA FAMILIA. Garzonek auto horretan jakinarazi duenez, bera ere atxilotuak dauden tokian «edozein unetan» aurkeztu ahal izango da. Horrekin batera, inkomunikatuta dauden atxilotuak, Auzitegi Nazionaleko auzi-medikuek ez ezik,eurek aukeratutako medikuek artatu ahal izango dituzte. Atxilotuek aukeratutako medikuek edo Auzitegi Nazionaleko auzi-medikuek gutxienez zortzi orduero bisitatu beharkodituzte atxilotuak, Garzonek autoan jakinarazi duenez.

Bestetik, Poliziaren betebeharra izango da inkomunikatuta dauden atxilotuen senideei jakinaraztea haiek zein tokitan dauden. Eta epaileari, berriz, atxilotuta egondako tokiaren ezaugarrien berri, eta atxilotuak inorekin harremanik izan gabe igarotako denbora tartearen berri ere eman beharko die, Auzitegi Nazionaleko epaileak erabaki duenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.