POLITIKA

Atxilotutako hiru gazteei babesa adierazi diete Martuteneko espetxe atarian

Eleak mugimenduaren deiarekin bat egin dute herritar ugarik: "Dei egiten diogu jendarteari, legearen eta justiziaren artean aukeratu behar badugu, justiziaren alde egitera".

Protesta Martuteneko espetxe atarian. JON URBE / ARGAZKI PRESS
2016ko martxoaren 13a
08:09
Entzun

2007an A-8 errepidea itxi zuten Ainara Ladron, Aritz Azkona eta Naroa Ariznabarretak, Saioa Zerainekin eta Asier Alberdirekin batera. Fiskaltzak bi urte eta erdiko kartzela zigorra eskatu du bostentzat. Lehen hirurek iragarri zuten ez zirela epaiketara joango, eta atxilotu egin zituzten.

Hirurak zeuden Martuteneko kartzelan, baina Ladron eta Ariznabarreta Logroñora eraman dituzte, eta Azkona Valladolidera. 

Ostiralean epaituko dituzte, Donostian. Hori horrela, Eleak mugimenduak iragarri du epaitegi atarian protesta egingo duela egun horretan, eta dei egin du laranjaz jantzita mobilizazio horrekin bat egitera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.