Agindu bezala, Atxondo eta Abadiño arteko AHTaren obren lizitazioa onartu du Espainiako Gobernuak Ministro Kontseiluan, 96,4 milioi eurorengatik. 6,6 kilometroko zatia da.
AHTari aurre egiteko lan berezia egin du Atxondok urteotan. Udalak Espainiako Sustapen Ministerioaren eta Adifen tramitazioa etengabe oztopatu duenez —besteak beste, desjabetzeak atzeratuz— gaur egun proiekturik ere ez dago Atxondo-Abadiño tartean.
Atxondoko alkate Rosa Elizburuk (EH Bildu) garbi dauka ezinezkoa duela Adifek Atxondoko zatian lanak hastea, aurretik proiektua onartu eta desjabetzeak egin behar lituzkeelako.