Nafarroako Gobernuko Osasun Publikoko Institutuko zuzendariak legionelak kutsatutakoei buruzko datu berrienak (12:00etara bitartekoak) jakinarazi ditu gaur. Guztira, 132 dira dagoeneko pneumonia duten iruindarrak. Une honetan 55 pertsona daude Iruñeako hainbat erietxetan ospitaleratuta. Horietatik bost Zainketa Intentsiboetako Unitatean daude.
Azken lau egunetan aixotzen direnen kopuruak behera egin duela azpimarratu du Pablo Aldazek. Joan den ostegunean agertu ziren Iruñean lehen legionela kasuak. Bigarren egunean (ekainak 2), 48 kasu atzeman zituten. Hirugarren egunean (ekainak 3) 25 izan ziren pneumoniak jota agertutakoak. Ondorengo bi egunetan 18 eta atzo, berriz, hamar. Pixkanaka kaltetuen kopuruak beherako egitea seinale ona dela azpimarratu dute.
Sei hozte dorre itxita
Iruñean legionela zabaldu zenetik sei hozte dorre itxi ditu Nafarroako Gobernuko Osasun Sailak. Azkeneko biak atzo bertan, laborategian egin zituzten azterketek legionelaren bakterioarekin kutsatuta zirela erakutsi ondoren. Maria Kutz kontseilariak azaldu zuenez, zuhur jokatu du Osasun Sailak. Legionelaren bakterioa aurkitu duten azken bi dorreek herritarrentzat arriskurik argitu ez duten arren, ixtea erabaki dutela azpimarratu zuen.
Osasuna
Atzeman dituzten hamar kasu berriekin 132 dira dagoeneko Iruñean legionelak kutsatutakoak
Joan den ostegunean Iruñean legionela zabaldu zenetik 132 pertsona kutsatu dira. Izan ere, gaur goizean hamar kau berri atzeman dituzte. Hala ere, kasu gehiago ager daitezke asteburua pasa arte, orduan emango baita amaitutzat gaitza garatzeko epea. Nafarroako Gobernuko Osasun Publikoko Instituko zuzendari Pablo Aldazek azpimarratu duenez, azken lau egunetan agertu diren kasu berrien kopurua beherako doa eten gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu