drogak

Atzemandako marihuana berreskuratu du Pannagh elkarteak, auzitegi baten aginduz

Aldiz, beste auzitegi batek elkartearen jardueren debekuari eusten dio.

2012ko urriaren 10a
12:18
Entzun

Duela egun batzuk Arabako Lurralde Auzitegiak Pannagh elkartearen jarduera legezkoa dela ebatzi ondoren, Amurrioko Epaitegiak elkarteari aurrez atzemandako marihuana itzultzea erabaki zuen. 

Bestalde, Durango eta Bergarako epaitegiek, marihuana lapurreten ondorioz elkarteak salaketa aurkeztu ondotik, kalte-ordaina eskatzeko aukera eman dio Pannagh elkarteari.

Dena dela, Bilboko 6. Instrukzio Epaitegiak Pannagh taldearen jarduerei buruzko debekuari eta hiru kideren inputazioari eusten die. Webgunea ixteko agindu zion.

Auzitegien "erabaki kontraesankorrak" direla eta, elkarteak bihar prentsaurreko bat emango du Bilboko hotel batean. "Kolektiboak pairatzen duen egoera arraroaren berri emango dugu".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.