Joan den astean aurkeztu zuen helegitea Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidente ohiaren defentsak, Nafarroako Kutxako dieten auzia Auzitegi Nazionalean ez ikertzearen aurka.
Bestetik, dieten auzian bihar izango da Sanzek deklaratzeko eguna, Maria Paz Benito epailearen aurrean. Era berean, Iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegiko magistratuak Alvaro Miranda Nafarroako presidenteorde ohia —2007tik 2012ko ekainera arte— eta Enrique Maia Iruñeko egungo alkatea inputatu ditu. Maiak apirilaren 15ean deklaratuko du, eta Mirandak, hilaren 16an.
CANeko Erakunde Sortzaileen Batzorde Iraunkorraren bileretan parte hartu eta dietak kobratzeagatik eroskeria delituen zantzuak antzeman ditu Benitok.