Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak atzera bota du Iruñeko Udalari laneko jazarpen kasu batengatik ezarritako 11.235 euroko isuna. Iruñeko udaltzain batek salatu zuen bere sexu identitateagatik jazarri ziotela lanean, eta, horren harira, Iruñeko epaitegi batek udala zigortu zuen 2010eko abenduan. Auzitegi Nagusiaren epaiari ezin zaio helegiterik jarri.
Epaiak dio udaltzainak medikuaren agiria jaso zuela lanera ez joateko, eta psikologo batek nahiz gizarte langile batek babestu zutela erabakia. Baina, epaiaren arabera, ez da frogatu «laneko jazarpena» jasan zuenik. «Ez zuten lan kontuengatik jazarri, ez zuten bere lanaz gaizki jardun, eta ez zioten arrazoirik gabeko lan aldaketarik ezarri».
Auzitegiaren arabera, udaltzainaren depresioaren eragileak paper batean idatzitako irain batzuk eta pintaketa batzukizan ziren. Eta, beraz, ezin zaie Iruñeko Udaltzaingoaren arduradunei ezer leporatu. Ezta udalari ere, udaltzainak jasandako mobbing-a «horizontala» izan zela baitio auzitegiaren epaiak. «Udala erantzule izatekotan, kaltearen eta zerbitzu publikoaren artean lotura egon beharko luke».
Atzera bota dute Iruñeko Udalari laneko jazarpen kasu batengatik jarritako zigorra
Udaltzain batek laneko jazarpena salatu zuen; hori dela eta, 11.000 euro pasako isuna ezarri zioten udalari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu