POLITIKA

Atzeratu egin dute berriz ere bake lantaldearen sorrera

Adostasun "ahalik eta handiena" lortzeko atzeratu dute batzorde txostengilearen eraketa. Bertan parte hartzeari uko egin diote gaur PPk eta UPDk.

2013ko urtarrilaren 31
12:26
Entzun

Osoko Bilkura dute gaur Eusko Legebiltzarrean, eta horren aurretik, 09:30ean, Bozeramaileen Batzordea batzartu da. Batzordean erabaki dute bake lantaldea ez sartzea gaur eztabaidatu beharreko gaien artean.

Iragan astean ere atzeratu zuten lantaldearen eraketa. PPk eta UPDk uko egin diote batzorde txostengilean parte hartzeari, eta adostasun "ahalik eta handiena" lortzeko atzeratu dute lantaldearen sorrera.

Taldea osatzearen alde agertu da EAJ, eta EH Bilduk ere babestu egingo luke sorrera, PSE-EEk aurkeztutako testua mantenduko balitz. Hori aldatzea eskatzen du PPk batzordean parte hartzeko.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.