Atzerrian bizi diren euskal herritarrei harrera egin die Lopezek
Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak atzerrian bizi diren euskal herritarren ordezkaritza zabal bati harrera egin zion atzo, Lehendakaritzako egoitzan. Harremanak estutu eta sareak hedatzeko xedez,bigarren urtez antolatu du Jaurlaritzak topagunea. Beste herrialde batzuetan bizi eta alor askotan lan egiten duten berrehun bateuskaldun izan ziren atzoko ekitaldian: enpresa, finantza, osasun, kultura, unibertsitate eta kooperazio alorretakoak, besteak beste. Horiekin batera, mundu osoan dauden Euskal Etxeetako kideak ere ekitaldian izan ziren. Besteren artean, Javier Agirresarobe argazki zuzendaria izan zen: aurten Euskaldun Unibertsalaren saria eman dio Jaurlaritzak, baina lana zela-eta ezin izan zuen jaso. Atzo gobernu osoaren esker ona jaso zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu