Atxiloketak

Atzo Barakaldon atxilotu zituzten bi lagunak espetxeratu egin dituzte

Ertzaintzak bi lagun atxilotu zituen atzo Barakaldon (Bizkaia). Biek astelehenean preso hartutako Clemente Ruizen atxiloketa salatzeko Barakaldoko batzokian kateatu ziren ertzaintzak atxilotu egin zituen. Gaur, espainiako Auzitegi Nazionaletik pasa eta gero espetxeratu egin dituzte.

2006ko urriaren 12a
18:50
Entzun
Barakaldoko batzokiaren aurrean 200 lagun inguru bildu ziren atzo Clemente Ruiz Cantalapiedra barakaldoarraren atxiloketa salatzeko. Bi lagunak kateatu egin ziren protesta gisa EAJren egoitzan eta atxilotu egin zituzten.Biek ala biek, Espainiako Auzitegi Nazionalak ezarritako bilatze eta atxilotze agindua zuten. Gaur pasatu dira Auzitegi Nazionaletik eta espetxeratu egin dituzte.

Clemente Ruiz astelehen gauen atxilotu zuen Ertzaintzak. Bederatzi hilabete preso eginak ditu Ruizek. Urte eta erdiko zigorra ezarri zioten, eta epaiari helegitea jarria dio. Hala ere, zigorra betetzeko, atxilotu egin dute Barakaldokoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.