Politika

Atzo Batasunarekin batzarra egin zuela eta, Imazen aurkako salaketa zabaldu du España y Libertad taldeak

Josu Jon Imaz EAJko presidentearen aurkako salaketa jarri zuen España y Libertad plataformak, jeltzaleen buruzagiak agertu zuelako hainbat bilera egin dituela Batasunarekin. EAJko buruzagitzk atzo beste bilera bat egin zuen Batasunarekin, eta, ondorioz, Imazen aurkako salaketa zabaldu egin du aipatutako taldeak. Besteak beste, talde armatuari laguntza ematea leporatu dio.

2006ko ekainaren 22a
16:04
Entzun
Eskainaren 12an aurkeztu zuen salaketa España Y Libertadek EAEko Auzitegi Nagusian, eta atzo zabaldu egin zuen hasierako salaketa oinarria. Lehen salaketan desobedientzia eta badaezpadako neurriaren urratzea egozten zioten jeltzaleen presidenteari; orain, berriz, talde armatuari laguntzea egotzi diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.