Espetxeak

Atzo bere buruaz beste egin zuen presoak bortxatu egin zutela salatu zuen Langraizen izan zen lehen aldian

2005eko abuztuan Langraizeko espetxean bortxatu eta mehatxatu egin zutela salatu zuen atzo bere buruaz beste egin zuen 33 urteko presoak. Salhaketa presoen aldeko elkarteak azaldu duenez presoak salaketa jarri zuen joan den urrian Bilboko Epaitegian abuztuan, Langraizen izan zen aurreko aldian, egin zizkioten gehiegikeriengatik. Salhaketaren esnaetan presoa tratu txar horiek errepikatuko ziren beldur zen.

2006ko martxoaren 10a
17:38
Entzun
Salhaketak azaldu duenez, presoa bakartze ziegetan zegoen. Eskuburdinak jarri zizkioten eta biluzarazi egin zuten. Atzo bere buruaz beste egin zuen presoak funtzionario batek borra ipurditik sartzeko ahalegina egin ziola salatu zuen. Gainera, ziegako ate azpitik cuter bat sartu zioten "onena lepoa moztea" zuela esanez, hitzez hitz. Emakumeen moduluan bere neskalagunak funtzionarioen eskutik sexu jazarpena jasan behar izan zuela ere salatu zuen 33 urteko preso bilbotarrak.

Bestalde, Mariano Merino Langraizko espetxeko orduko segurtasun zuzendariordearen mehatxuak ere salatu zituen. Gertatutakoaren berri emanez gero, bera edo haren senideak droga kontuetan nahastuko zituztela esan zioten eta beraz, beste 10 urteko espetxe zigorra ezarriko ziotela.

Bere buruaz beste egin zuen presoa 32 urteko kartzela zigorra betetzen ari zen Palentziako (Espainia) espetxean, lapurretagatik. Atzo goizean Barakaldoko epaile baten aurrean deklaratu behar zuen eta Langraizera ekarri zuten aldi baterako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.