Atxiloketak

Atzo Frantzian atxilotutako zortzi euskal herritarren estradiziorik ez du eskatuko Espainiak

Espainiak Auzitegi Nazionaleko iturriek Efe albiste agentziari jakinarazi diotenez, atzo Frantzian atxilotutako zortzi euskal herritarren estradiziorik ez du eskatuko Espainiak. Izan ere, haietako zazpiren kontrako kausarik ez dagoela agertu dute iturri horiek. Bakar baten kontra dago auzia irekita Espainian, Luis Armando Zabaloren aurka, baina egozten zaion delitua 1981ekoa denez, preskribatuta dago. ETAkoak direla egotzita atxilotu zituzten atzo zortzi lagunak.

2004ko ekainaren 18a
18:46
Entzun
Asier Aginako Etxenagusiak, Aitziber Coello Onaindiak, Juan Carlos Subijana Izquierdok, Alberto Saavedra Martinezek, Ignazio Lopez Bergara Astolak, Benito Fermin MartinezBergarak eta Juan Carlos Estevez Pazek ez dute beren kontrako kausarik Espainian. Auzitegi Nazionaleko iturriek agertu dutenez, egotz diezaieketen delitu bakarra talde armatuko kide izatea da, eta Frantzian gaizkile elkarteko kide izategatik epaituko dituztenez —eta bi delituak parekoak direnez—Espainian ezingo lituzkete arrazoi horregatik auzipetu.

Aldiz, Luis Armando Zabaloren aurkako auzi bat bada Espainian; zehazki, 1981eko uztailean Basaurin (Bizkaia) egindako atentatu batekin zerikusia duelakoan dago auzipetua. Hala ere, igaro den denbora epe luzeagatik, preskribatuta legoke delitu hori.

Limogesen, Coulainesen zein Angersen atxilotutako zortzi lagun horiek Parisa eraman dituzte, eta litekeena da astelehenean deklaratzea epailearen aurrean.

Estraidiziorik eskatuko ez duten arren, Espainiako Auzitegi Nazionaleko iturriek atzoko operazio horren garrantzia azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.