Bart hil egin da atzo Gamarran (Araba) bi kamioiren arteko istripuan zauritu zen beste garraiolaria. Horrekin bost dira aste honetan Euskal Herrian lanean hil diren langileak. Istripu berean beste kamioiaren gidaria atzo hil zen.
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, hildakoak 42 urte zituen eta Iruñea-Okako bizilaguna zen. Gasteizko Santiago Ospitalean hil da, atzo istripuan jasan ostean, han ospitaleratu baitzuten, hainbat kolperekin.
Oraingoz Herrizaingo Sailak ez du argitu nola gertatu zen bi kamioi eta auto baten arteko istripua, eta ikertzen jarraitzen dutela jakinarazi du. Istripua eguerdian izan zen, kamioi bat errepidetik atera, Espainarako norazkoan sartu eta beste kamioi bat jo zuenean. Kamioiek su hartu zuten.
Istripuan nahastutako autoan haurdun dagoen emakume bat zihoan, eta horrek zauri arinak ditu.