Atxiloketak
Atzo hasitako operazioa itxi du Frantziako Poliziak
Frantziako Poliziak hiru lagun atxilotuz atzo abiatutako operazioa amaitutzat eman du gaur. Grenoble hiritik gertu, Romans-sur-Izere herriko etxebizitza batean Ramon Sagarzazu Gaztelumendi, Beñat Sansebastian eta Oier Goitia Abadia atxilotu zituzten, ETAren nazioarteko aparatuko kide direlakoan. Hirurak Parisera eraman dituzte.
Atzo, hiru lagunak atzemandako etxea, garaje bat eta auto bat arakatu zituen poliziak. EFE berri agentziak polizia iturriei erreferentzia geinez zabaldu dutenez, garajean 250 kilo nitrato amoniko aurkitu zituzten, "lehergailuak egiteko beste materialarekin batera". Tenporizadoreak, merkurioa eta dokumentazioa ere aurkitu zituztela diote, baina armarik ez. Hala ere, Espainiako Barne ministro Alfonso Alansok emandako informazioa bestelakoa izan da. Hark esan duenez, pistola bat eta 125 kilo nitrato amoniko atzeman dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu