politika

Atzo jendarme bat zauritu zuten ustezko bi etakideen bila jarraitzen dute

Ustezko bi etakideek ihesaldiarekin jarraitzeko gaur beste auto bat lapurtu duten ikertzen ari da Polizia. Atzo ustezko bi etakide horiek auto bat lapurtu ostean ihesi zihoazela, jendarmeetako bati tiro egin eta eskumuturrean zauritu zuen, arin.

2009ko ekainaren 9a
12:09
Entzun
Atzo eguerdian ustezko bi etakidek Frantziako hego ekialdean dagoen Sainte Enimie herrian jendarme bat eskumuturrean tiroz zauritu eta ihes egin zuten. Poliziak haien bila jarraitzen du.

Gertaera ustezko bi etakide horiek auto bat lapurtu eta jendarmeak haiengana gerturatu zirenean hasi zen. Orduan ustezko bi etakideek ihesaldiari ekin zioteneta jendarme bati tiro egin zien eskumuturrean ari zaurituz. Ihesean doazen bi pertsona horiek gaur beste auto bat lapurtu duten ikertzen ari da Polizia.

Polizia iturriek jakinarazi dutenez bi usteko etakideek Aveyron departamenduaren aldera ihes egin dute. Hau da ziren lekutik mendebaldera. Frantziako Gobernuko Barne Ministerioak bilatze plan berezia martxan jarri du hiru helikopeterorekin. Frantziako Polizia Antiterroristak bere gain hartu du ikerketa uste baitu etakide batzuk izan direla horren egileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.