Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, gaur goizean itzali dute azkenean atzo Lizarrako Santa Barbara mendian piztu zen sutea. Gauean kontrolatu dute sua suhiltzaileek, eta goizean itzaldu dute. 30 suhiltzaile aritu dira su itzaltzeko lanetan, baita bi hegazkinek ere.
Sua 19:45ean piztu zen; oraindik argitu gabe dago nola. Ordu eta laurden geroago, hartu zuen indarra ikusirik gazteentzako eta erromesentzako ostatu bat eta osasun etxe bat hustu behar izan zituzten, guztira 80 pertsona atera araziz.
Guztiak kirolegira eraman zituzten gaua pasatzera. Suhiltzaileek sua menderatu zutenean, ordea, ostatura itzuli ahal izan zuten hor ostatua hartua zutenek.