Lurrikara
Atzo Lizoainen izandako lurrikarak beste zazpi erreplika izan ditu
Atzo arratsaldeko 15:09an, Lizoain epizentru zela eta Nafarroan sentitu zen lurrikarak, Richter eskalan 3,8ko intentsitatea izan zuen. Orduztik beste zazpi lurrikara txikiago somatu dira, atzokoaren ondorio, erreplikak izan dira. Lurrikara txikiago hauen epizentruak Lizoain bertan eta Nagoren kokatu dira. Atzoko lurrikarak susto eta ikara sortarazi bazuen, irailaren 18koak kalte ugari sortu zituen eta 100 etxebizitza baino gehiago izan ziren kaltetuak, eta horietako batzuk 300.000 euro baino gehiagoko kalteak izan zituzten.
Atzoko lurrikarari beste zazpik jarraitu zioten: Lizoain bertan 15:53an 2,6ko intentsitatea zuen batek nabarituzen eta 16:41ean 1,9koa. Nagore epizentru zela gaueko 1:29an 1,6ko intentsitatea zuen lurrikara bat sentitu dute; 3:55etan 2,2koa; 7:19an 1,5ekoa; 7,32an 1,7 koa eta 8:43an 2,4koa, beti ere Richter eskalaren arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu