Atzo Villabonan irauli zen kamioiaren gidaria hil egin da

Oso larri eraman zuten Donostia Ospitalera, eta ez dute lortu bizitza salbatzerik. A-15 autobideak N-1arekin bat egiten duen parean izan zuen istripua, atzo arratsaldean, eta 15 kilometroko ilarak sortu ziren.

2007ko abenduaren 20a
15:08
Entzun
Istripu handia izan zuen atzo arratsaldean kamioi batek Villabona (Gipuzkoa) parean, A-15 autobideak eta N-1 errepideak bat egiten duten lekuan. Bidetik atera eta irauli egin zen kamioia, eta errepidean trabeska geratu zen.

Gidaria Donostia Ospitalera bizirik eraman zuten larrialdi zerbitzuetako kideek, baina oso zauri larriak zituen, eta hil egin da.

Esan bezala, kamioia traban geratu zen, eta 15 kilometroko auto ilarak sortu ziren une batean Donostiarako noranzkoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.