ETA-ren atentatua Iruñean

Atzoko atentatua salatzeko elkarretaratzeak egin dituzte unibertsitateetan

Atentatuaren jomuga izan den Nafarroako Unibertsitarean Iruñeko campusean ehunka lagun batu dira, agintariak tartean direla. Nafarroako Unibertsitatearen Donostiako campusean, NUPen, EHUko hiru campusetan, Deustuko Unibertsitatean eta Mondragongo Unibertsitatean ere bilkurak egin dituzte. Bestalde, atzoko atentatuaren ondorioz Nafarroako Klinika Unibertsitarioan ingresatuak dauden 28 eta 34 urteko bi gizonezkoek gaur jasoko dute senda agiria.

2008ko urriaren 31
19:02
Entzun
ETAk atzo goizean Nafarroako Unibertsitatearen Iruñeko campusean egin zuen atentatua salatzeko elkarretaratze ugari egin dira. Nagusia Nafarroako Unibertsitatearen Iruñeko campusean izan da. Bertan, ehunka lagun bildu dira: ikasle eta irakasleak, agintariak, politikariak eta herritarrak. Tartean, Nafarroako Gobernuko, Iruñeko Udaleko eta Nafarroako Parlamentuko ordezkariak. NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoan, Euskal Herriko Unibertsitateko Donostiako, Biboko eta Gasteizko campusetan, Deustuko Unibertsitatean eta Mondragongo Unibertsitatean ere elkarretaratzeak egin dituzte.

Atzoko atentatuaren ondorioz, 31 lagun zauritu ziren, eta horietatik bik ingresatuta jarraitzen dute Nafarroako Klinika Unibertsitarioan. 28 eta 34 urteko bi gizonezko dira, eta erietxeko iturriek agertu dutenez, ez dute ezer larririk eta gaur jasoko dute senda agiria. Batek hainbat ebaki ditu, eta jostura puntuek ondoeza eragiten dioten arren gaua ondo igaro du. Besteak belarrietan du arazoa, baina gauean zehar ez du botikarik behar izan.

31 lagun zauritzeaz gain, kalte material handiak eragin zituen bonba-autoak. Oraindik ez dute kalteen zenbatekoen berri eman. Hala ere, eskolak ematen hasi dira dagoeneko Nafarroako Unibertsitateko falkultateetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.