Ezbeharra hondamendi izugarria eragiteko modukoa izan zen: erregai asko zeraman kamioiak, eta su handia pizteaz gain, eztandak eragin zituen. Hala ere, zorionez, bi pertsona baino ez ziren zauritu, kamioiaren gidaria, eta kiskalitako autoetako batena.
Goiz-goizetik ezbeharra gertatu zen lekua garbitzen ibili dira, eta dagoeneko, erretako auto guztiak eraman dituzte. Hondakinak garbitzen dihardute makina batzuen laguntzaz. Halaber, Lizarrako Ikastolako leiho eta kristal asko hautsi ziren, eta haiek konpontzen dabil beste langile talde bat.
Kalte materialen kontaketa zehatza oraindik ez dute egin, baina barruan txikizio handirik ez dagoela agertu dute Lizarra Ikastolako arduradunek, eta astelehenean, Aste Santuko oporrak amaitzen direnean, eskolak ematen hasteko moduan egotea espero dutela.
Istripua
Atzoko ezbehar handiak utzitako hondakinak garbitzen ari dira Lizarran
Izua eragin zuen isripu handia gertatu zen atzo Lizarran (Nafarroa), ikastolaren ondo-ondoan: erregai garraioan zebilen kamioi batek beste bat jo zuen, eta kolpearen ondorioz, irauli eta su hartu zuen. Halaber, han sortutako txinparta handiak inguruan zeuden beste 30 bat auto kiskali zituen. Gainera, Lizarra Ikastolaren ondoan jazo zen ezbeharra, eta eskola horren eraikina ere kaltetu zuen. Gaur goizean, istripuak utzitako hondakinak garbitzen ari dira, eta ikastolako kalteak konpontzen. Lizarra Ikastolako arduradunek uste dute astelehenean eskolak emateko moduan izango direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu