74 urteko emakume bat hil zen atzo Bilboko Zorrotza auzoan, arrasto guztien arabera, senarrak hainbat labankada sartuta. Gizona, 76 urtekoa, erietxean daukate atxilotuta, agi denez, emaztea hil ondoren bere buruari sartu ziolako labana bularrean.
Hilketa hori gaitzesteko elkarretaratzea egin dute eguerdian, Bilboko Udaletxe atarian. Hain zuzen ere, Bilboko Udalak egin zuen atzo deialdia, eta alderdi guztietako ordezkariak izan dira. Elkarretaratzean parte hartu dute, halaber, Alderdien Legearen ondorioz udalbatzatik kanpo geratutako ezker abertzaleko hautesiek, hala nola, Arantza Urkaregik. Izaskun Moiua Emakuneko zuzendariak eta Bizkaiko Gizarte Gaietako diputatu Juan Maria Aburtok ere parte hartu dute.
Agintariez gain, emakume taldeetako kideak ere izan dira hilketa, eta, oro har, genero indarkeria gaitzesteko ekitaldian. Haietako zenbaitek feministen ikurrina moreak zituzten eskutan. Era berean, dozenaka herritarrek ere parte hartu dute elkarretaratzean.
Emakumeen kontrako indarkeria
Atzoko hilketaren harira genero indarkeria salatu dute Bilboko Udaletxe atarian
Agintariak, feministak eta herritarrak batu dira elkarretaratzean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu