Joxerra Etxebarriak gaur eskainitako prentsaurrekoan Bizkaiko EAJri eskatu dio Lizartzan Egibarrek egindakoa errepika dezala. Bilbon egindako prentsaurrekoan Etxebarriak Bizkaiko Batzar Orokorren urteko balantzea egin du.Ezker Abertzalearen kontrako "apartheida" jarraitzen duela nabarmendu du Etxebarriak, baita AuBrenak ziren zinegotzien lapurketak ere.
AuBko bozeramaileak dioenez, botoen lapurreta egon da "nahiz eta alderdiek existitu ez balitz bezala egin" eta borondate politikoa baldin badago, "praktikan, arazoa Lizartzan bezala" gainditu daiteke.
Joxerra Etxebarriak EAJri esan dio hurrengo urterako "apartheidarekin" amaitzeko beharrezko pausoak eman ditzala eta Egibarrek Lizartzan "ireki duen bideari jarraitzea" eskatu dio.
politika
AuBk EAJri eskatu dio Lizartzako udaletxearen eredua Bizkaira zabaldu dezala
Autodeterminazioaren Bilguneko (AuB) bozeramaile Joserra Etxebarriak EAJri eskatu dio Lizartzako udaletxean egindakoa Bizkaian ere egitea. Joseba Egibarrek Lizartzako udaletxeko hiru zinegotzi kargu herritarren esku uztea erabaki zuen eta orain, EAJk jokabide bera Bizkaian errepika dezala nahi du AuBk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu