indarkeria matxista

Audrey Male

Angelu, 2005eko urriaren 21a.

2005eko urriaren 22a
05:00
Entzun

Audrey Malek eta Armando da Cunhak hamar urte zeramatzaten elkarrekin bizitzen. 29 urte zituen Malek, anbulantzia gidaria zen. Da Cunhak 49 urte zituen eta garabi gidaria zen. Bikoteak 4 urteko ume bat zuen. Gizona, ordea, bortitz eta jeloskor portatzen hasia zen, eta andrea beldurrez bizi zen. Heriotza mehatxuak egin zizkiolako salaketa bat ere jarri zuen emakumeak. Eta, azkenean, bikotearen etxea utzi eta gurasoenera joan zen bizitzera Male, umearekin.

Haserre zegoen gizona, eta umea ikusten uzteko eskatzen zion andreari. Astebete baino ez zen bereizi zirela, eta andreak erabaki zuen gizonari umea ikusten uztea. Bere amaren etxean egin zuten zita, Angelun (Lapurdi), eta Malek erabaki zuen bertan ez egotea Da Cunha bertara joatekoa zen orduan.

Bisita hainbestean egin zuen gizonak. Baina kalera irten zenean, emakumea ikusi zuen etxera iristen. Orduan, bere autora abaildu zen gizona, eta eskopeta bat atera zuen bertatik. Bi tiro eman zizkion emakumeari, kalean bertan. Autoa hartu, eta ihes egin zuen. 2005eko urriaren 21a zen.

Andrearen zauriek ez zuten larriegiak ematen, Baionako ospitalera eraman zuten, baina hurrengo egunean hil zen, ospitalean bertan.

Gizona, berriz, industria gune batera joan zen bere autoan. Han, bikotekide ohia hiltzeko erabilitako eskopeta bera hartu, eta bere buruari tiro egin zion. Artxibatu egin zuten auzia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.