Atzoko manifestazioari buruz galdetu diote gaur Jonan Fernandezi, eta esan du legeak ematen dituen aukerak baliatzearen alde egon dela beti Jaurlaritza. EPPK-ko presoek bide horretan ematen duten urrats bakoitza baikorra izango dela azpimarratu du
"Euskal presoak etxera" eta "hemen gaude presoen alde" oihu nahiz bertaratutakoen txalo artean abiatu zen Bilbon manifestazioa atzo Bilbon, Amnistiaren norabidean, preso eta iheslariak etxera lelopean. Ikurrinek manifestazio burua koloreztatuta, milaka lagun batu ziren Bizkaiko hiriburuan.
[Youtube]https://youtu.be/MVgn27OJYlA[/Youtube]
Preso Politikoen Nazioarteko Eguna zen atzo, eta preso ohiek antolatu zuten martxa. Horietako asko joan ziren Bilbora; besteak beste, manifestazio buruan joan ziren Itziar Aizpurua, Antton Lopez Kubati eta Juan Mari Olano; bertan izan zen Arnaldo Otegi preso ohi eta Sortuko idazkari nagusia ere. Horrez gain, EH Bilduko legebiltzarkide nahiz LAB sindikatuko ordezkari ugari joan ziren mobilizaziora.
Bidean, presoez gain, gogoan izan zituzten deportatuak ere. Gainera, presente izan ziren mirentxin furgonetak ere, maiatzaren 7rako prestatutako ekimena gogoraraziz.
@MirentxinG presente #m7azkenbidaia#presoaketxerapic.twitter.com/PConbNRFau
— ÉÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂá´Â‰ɹɹÉÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÉ¥Ó™ɹɹÓ™@ (@erreharria) 2016(e)ko apirilak 17
Preso ugariren gutunak irakurri zituzten martxa amaieran. "Zapalkuntza orori aurre" egitera eta prozesu independentista bultzatzera deitu zuten: "Betidanik egin duen bezala ekarpena egingo dio EPPK-k independentzia prozesu eraldatzaileari".
Amaierako ekitaldian, EPPK-k aipatutako irizpideak gogorarazi zituen Olanok: "Batasuna, elkartasuna eta herriarenganko lotura. Kalean ere balio dute".
Olano: "Gure eginkizuna hemen bukatzen da preso ohi bezala. Ezker abertzaleak badauzka nahikoa erakunde militatzeko" #presoaketxera@berria
— Hodei Iruretagoiena (@hirual) 2016(e)ko apirilak 17
"Euskal jendartearen engaiamendua indarberritu behar dugu, eta estatuek ezarritako blokeoari aurre egin, premia biziz". 1.650 preso eta iheslari ohi baino gehiago batu zituen Amnistiaren norabidean, preso eta iheslariak etxera manifestuak. Ez zuten ezkutatu beren kide izandakoengatik duten kezka, gauzak mugitzen hasteko premia.
Bi norabidetan bota zuten mezua: batetik, babesa azaldu zioten Euskal Preso Politikoen Kolektiboari, eta, bestetik, herritarrei eta eragileei eskatu zieten preso eta iheslarien etxeratze bidea bultza dezatela. "Gehiengo sozial zabalak eraginkortu beharko du irekitako jokaleku berria, ustel ez dadin".