politika

Aukeratu gabeko zinegotzien izendapenak baliogabe jo ditu Espainiako Konstituzionalak

Hiri handietako udaletan izendatutakoei eragiten die erabakiak; Bizkaian Andoni Aldekoaren kasua da, eta Gipuzkoan Jabi Vitoria eta Nerea Txapartegirena. Erabakia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen dutenean utzi beharko dute kargua.

2013ko maiatzaren 8a
16:57
Entzun

Hiri handietan herritarrek aukeratu ez dituzten zinegotzien izendapenek ez dute baliorik; Espainiako Konstituzioaren kontrakoak dira, eta, beraz, zinegotzi horiek kargua utzi beharko lukete erabakia indarrean jartzen den unean. Hala erabaki du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak; Bizkaian Andoni Aldekoa kontseilari ordezkariari eragiten dio, Iñaki Azkuna alkatearen ondo-ondokoari, eta Gipuzkoan Ogasun ordezkari Jabi Vitoriari eta Kultura zinegotzi Nerea Txapartegiri.

Bilboko eta Donostiako udal gobernuetako kide horiek kargua utzi beharko dute, baina ez die eragingo orain arte hartu dituzten erabakiei.

1985eko legea da auzitegiak konstituzioaren kontrakotzat jotzen duena. Horren arabera, alkateak izenda ditzake Gobernu Juntako kide zinegotzi ez direnak, betiere batzordeko kideen herena gainditzen ez badute.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.